Ur mozketak eta esparru publikoaren okupazioak egunotan Bilbon

uriola.eus 2014ko abe. 2a, 08:30

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, esparru publikoa okupatuko da Atxurin, Arangoitin eta Orixe Kalean. Bestalde, ordu batzuetarako ura moztuko dute Alde Zaharrean eta Begoñan.

Gaur hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia, galtzada eta aparkalekua okupatuko dira Atxurri kalean, Enkarnazio plazaren inguruan.

Ibilgailu eta oinezkoek une oro izango dute bertatik igarotzeko aukera. Enkarnazio plazaren ondoko Atxuriko bideen berrantolaketa eta oinezkoentzako pasabide berria eraikitzeko okupatuko da esparru publikoa.

Esparru publikoaren okupazioa Arangoitin

Abenduaren 2tik 5era, 09:30etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, tarteka zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Miramar bideko 1etik Aranekobideko 37raino.

Ibilgailuei txandaka utziko zaie pasatzen, seinaleen bidez eta okupatuko den gunean hesiak hesiak jarriko dira aurretiaz. Miramar bideko 7. zenbakiaren aurrean dagoen garajeko sarrera-irteera ere itxita egongo da tarteka abenduaren 3an, asteazkena, kalea fresatzen eta asfaltatzen den bitartean. Kale-tarte hori fresatzeko eta asfaltatzeko okupatuko da bide publikoa.

Ur mozketa Alde Zaharrean

Gaur, abenduak 2, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko da Andra Mari kaleko 18. zenbakian; Pilota kaleko 1.etik 6era; eta Barrenkalebarrena kaleko 1, 3, 7 eta 9 zenbakietan.

Andra Mari kaleko 18. zenbakian ur-hartune partikular bat konpontzeko kenduko da ura.

Ur mozketa Begoñan

Goizeko 08:00etatik bihar goizeko 07:00etara, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Elizalde kaleko 2 eta 4 zenbakietan; eta Begoñako Andra Mari kaleko 43 eta 45 zenbakietan. Ugatz Parrokoaren zeharkaleko 8. zenbakian ur-zirrikitua konpontzeko kenduko da ura.

Galtzada okupazioa Orixe kalean

Gaur, abenduak 2, 22:05etik 01:00etara bitartean, gutxi gorabehera, galtzada okupatuko da Orixe kaleko 52. eta 54. zenbakien artean, biribilgunearen parean.

Zirkulazio-erraia estutuko da ibilgailuek zirkulatu ahal izateko, autobusek izan ezik, ezingo baitute biratu. Bilbobus eta Bizkaibusek Benidorm kalea eta Orixe kalea erabiliko dituzte ordezko bide bezala.

Gas-sarean balbula-erregistro bat konpontzeko okupatuko da esparru publikoa.