#ZainduMaiteDuzunHori #11HizkuntzaBorroka1

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Euskal Herrian Euskaraz 2014ko abe. 3a, 08:39
Askapena erakunde internazionalistak eta Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak Euskararen Nazioarteko Egunerako (ENE) bideoa egin dugu auzolanean.

 

Herrialde Katalanetatik (katalaneraz) , Maputxe Herritik (maputxeraz), Aragoitik (aragoieraz), Korsikatik (korsikeraz), Bolibiatik (aimaraz), Irlandatik (Irlandako gaeleraz) eta Japoniatik (euskaraz) iritsi zaizkigun mezuekin osatu dugun ikus-entzunezkoaren helburua zera da: Euskararen Nazioarteko Egunean, munduko herrien arteko elkartasuna jorratu eta ikustaraziz, herri mugimendutik euskaldun eta euskaltzaleei mezua zabaltzea aurrerantzean ere euskararen alde lan egiten jarrai dezaten.