2014/12/04 20:00
Bilbon dabiltzan berbalagun guztiek elkar ezagutzeko eguna heldu da: abenduaren 4an, osteguna, Bilbo Zaharreko Ziburu tabernan (San Frantzisko kalea 19) 20:00etan.
Jatekoa etxetik eramateko deia zabaldu dute, baita musika tresnak eramateko deia ere.
Poteoa, kanta-saioa, oparien zozketak eta lagun asko ezagutzeko parada izango da.
Lizardi Mintza Taldeak girotuko du hitzordua.