Arratoiak hiltzeko kanpaina Errekaldera heldu da

uriola.eus 2014ko abe. 3a, 09:26

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur hasi eta asteartera bitartean, arratoiak hiltzeko kanpaina egingo dute 7. barrutian. 

Azaroan eta abenduan, arratoiak hiltzeko urteroko kanpaina egingo da Uriko barruti guztietan. 7.barrutian (Errekalde), arratoiak hiltzeko lanak gaur, abenduaren 3an, 4an, 5ean eta 9an egingo dira Ametzolan, Iralabarrin, Errekaldeberrin, Larraskitun, Uretamendin eta Iturrigorrin.