EHUk Nazinoarteko Ezgaitasunaren eguna ospatuko dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 3a, 08:00

Abenduaren 3an, Nazinoarteko Ezgaitasunaren egunean, Gogoeta egiteko txokoa informazino eta sensibilizazino jarduerea antolatu da, 9:30etik 17:00etara EHUko Carlos Santamaria Zentroaren sarreran. Edozeinek parte hartu leike.

Era berean, Carlos Santamaria Zentroan kokatzen dan Gipuzkoako Campuseko Liburutegi Nagusian, Literaturea eta Ezgaitasuna izenburupean, erakusketa bibliografikoa ikusgai izango da abenduaren 3etik urtarrilaren 16ra. Sarrerea dobakoa da eta ordutegia 9:00etatik 20:30era bitartean.

Bestalde, Bizkaiko Campuseko Liburutegiko ekitaldi-aretoan (Leioan), abenduaren 11n, 12:00etan, No te rindas nunca izeneko Planaren aurkezpena egingo da, ezgaitasunak edo zeozelako urritasunak dituen gazteei zuzendutako enplegu-aukerei buruzkoa. Aurkezpena Jose Javier Conde, Kirolari paralinpiko eta couchingean espezializatuak egingo dau.


Aukera bardintasunaren alde lanean

Ezgaitasunak dituen personentzako zerbitzuak, 10 urte daroaz lanean bardintasunaren printzipioa bermatzeko bidean, ikasleek ikasketak egiteko, zerbitzuak jasoteko eta unibersidadean bete-betean parte hartzeko aukerea izan deien, eta honen adierazle da ezgaitasunak dituen ikasleen kopurua eten barik gora doala.

Ezgaitasunak dituen ikasleen partaidetzea errazteko unibersidadeko kide guztiei ezagutarazo gura deutsegu egoerea, bistaratu egin nahi dogu askotan ikusezinak diran aspektuak. Oztopo arkitektonikoez gan, premina bereziak dituen ikasleek ikasketetan eta parte hartzean dituen oztopoak agirian itxi behar dira. Irakaskuntzarako ikasketa metodologiak, e-learning diseinauta dagozan moduan ezgaitasunak dituen ikasleentzat egun traba izaten dira eta ondorioz ikasgelan partaidetzarako aukerak gitxitzen dira. Arlo hau hobetzeko unibersidadeko irakasleei zuzenduriko praktika egokietan oinarritutako prestakuntzea eskaini beharko litzateke ikasleen preminei erantzuteko eta guztiontzako hezkuntzea bermatzeko. Kalidadezko unibersidadea nahi badogu unibersidadeak inklusiboa izan behar dau eta inklusiboa dan unibersidadeak aniztasunari erantzuteko gaitasuna izan behar dau. Esangura horretan, UPV/EHUk II. Inklusi Plana indarrean duka 2012-2017 bitartean, dino Ane Amondarain UPV/EHUko Ezgaitasunak dituen Personentzako Zerbitzuko arduradun teknikoak.

Osorik irakurri