Oihana Bartrak eta Arkaitz Estiballes Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoan

uriola.eus 2014ko abe. 3a, 08:15

Igandean, abenduaren 7an, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa Amorebieta-Etxanon. Arkaitz Estiballes bilbotarra eta Oihana Bartra santutxuarra igoko dira Amorebieta IV frontoiko oholtzara datorren igandean arratsaldeko 17:30etan.

 

Bartra eta Estiballesekin batera Garikoitz Sarriugarte, Ibon Ajuriagojeasko, Imanol Uria eta Jone Uria egongo dira oholtza gainean. Saio horretan erabakiko da zeintzuk izango diren 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatuko dutenak.

Amorebieta-Etxanoko saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioen arabera edukiko dute sailkatzeko aukera. Orain arte, Iratxe Ibarra eta Etxahun Lekue daude finalerako sailkatuta, Etxebarriko eta Urdulizko saioak irabazita.

Gai emaile beharretan Maite Berriozabal Berrizbeitia ariko da Amorebieta-Etxanon. Epaimahaian hurrengoak egongo dira: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte eta Ander Txakartegi Basterretxeak; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Bertsolariek igandeko saioan egin beharreko lanak honako hauek ditugu:

  • Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso.
  • Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso.
  • Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso.
  • Kartzelako lana:
    • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    • Gai bati buruz bertso bi doinu eta neurri librean.