uriola.eus

Zubiri zubiri 2.000 ikasleko giza katea osatzeraino

  Euskara  Bilbo

Bi kilometroko ibilbidea bete dute itsasadarraren bazter batean eta bestean, Arrupe zubia eta Zubi Zuri bitartean, Euskararen Eguneko ekimen originalean.

Ez dute leku itxian ospatu Bilboko 13 ikastetxeko 2.000 ikaslek Euskararen Eguna. Kalean egin dute, elkarri eskua eman eta katea osatuz. DBH eta Batxilerrekoak, publikoak eta pribatuak, B01 Berritzegunearen bitartekaritzarekin, Ulibarri euskararen normalkuntza programan parte hartzen dutenak. Hain zuzen ere, Jesuitak, Escolapios, Pureza, La Salle, Pilar, Ibarrekolandako instituta, Madre de Dios, Botikazar, Deustuko ikastola, San Inazioko instituta, San Adrian ikastetxea, Eskurtze eta Zorrotza.

11:00etan Guggenheimeko zabalgunean elkartu dira eta ikastetxetako bertsolarien agurra entzun ostean osatu dute bi kilometroko katea Arrupe zubia eta Zubi Zuri bitartean. Ordubeteko ekimena izan da, gutxi gorabehera. Amaieran berriro zabalgunean bat egin dute gazteek eta Esne Beltza taldearen Euskaraz bizi nahi dut abestia elkarrekin dantzatu eta abestu dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa