Korrontzi taldeak BOSekin batera lan berria aurkeztu du

uriola.eus 2014ko abe. 3a, 16:34

Gaur aurkeztu du Korrontzi taldeak BOS “Symphonic Bilbon”en laguntzarekin grabatutako diskoa. Diskoak hamabi kantu ditu eta horietako bik bina abesti dituzte barruan. Diskarekin batera, DVDa dago eta honen bitartez, Ritxi Aizpuru Baga Bigako kidearen arabera, bi lanen batuketak erakutsiko digu zer indar duen taldearen azken sorkuntzak: “Orkestra bat, folk taldea eta bi dantzarirekin, ikusgarritasuna ziurtaturik dago. Hori da Korrontzi & BOS “Symphonic Bilbon” diskoa”.

 

Korrontzi taldeak BOS “Symphonic Bilbon” diskoarekin erronka berri bati egingo dio aurre. BOS "Symphonic Bilbon"ekin batera grabatutako disko bikoitzak 2014ko Bilboko Aste Nagusian emandako kontzertua dakar CD eta DVD banatan jasoa: “Bilboko Aste Nagusian jotzea ezusteko ederra da, zalantzarik ez, baina Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin jotzea oraindik albiste bikainagoa da. Ez da pagotxa, Korrontzi taldearen abestiak BOSek interpretatzea!”.

“Folkaren alaitasunari klasikoaren irribarre indartsua sentitzeko eremu dotorea izan daiteke diskoa”, adierazi du Aizpuruk. Korrontzi & BOS «Symphonic Bilbon» diskoa 2014ko abuztuaren 20an Cesar Ibarretxe soinu ingeniariak zuzenean grabatu du Bilboko Aste Nagusiaren Abandoibarrako eszenatokian.

Korrontzi taldearen folk doinuak Xabier Zabalak atondu eta egokitu ditu BOSekin batera jotzeko. Bi soinu mundu, klasikoa eta folka, batuta "Symphonic Bilbon" diskoa plazaratu dut Korrontzik taldearen hamargarren urteurrenean: “Laster batean iritsiko zen emaitza zuzenean eskaintzeko eguna. Guztiak aterako dira pozik emanalditik. Modu ezin politagoa disko bikoitza eta azal gogorreko liburua argitaratzeko”.