Abenduaren 9an, asteartean, Jethro Tull’s Martin Barre taldeko gitarrista izango da BBK salan. Emanaldia 20:00etan hasiko da BBK-k bere salako programazioaren barruan martxan duen Music Legends zikloan.
Jethro Tull taldeko gitarra-jole ospetsua, Martin Barre, bira egiten ari da urte askoan taldearen ezaugarri izan zen rock progresiboaren (prog rock) espiritua berpizteko. Soinu eboluzionatu eta pertsonalagoarekin, Martin Barrek Jethro Tull-en katalogoko gaien bilduma zabala aletuko du.
Bere estiloa Jeff Beck eta Eric Claptonen blues soinuen nahasturatzat har daiteke, hirurogeita hamarreko urteen hasierako rock progresiboaren ukitu barrokoekin eta folk rock-aren soinu tipikoekin.
Oraingoan, soinu eboluzionatu eta pertsonalagoarekin, Martin Barre & Bandek Jethro Tullen katalogoko gaien bilduma zabala aletuko dute. Rock munduko gitarra-jotzailerik onenetakoa da Barre. 1971n Aqualung albumean egin zuen solo edo bakar-saioa garaiko onena zela bozkatu zuten Guitar Player aldizkariko irakurleek. Bestalde, garai guztietako 100 gitarrista onenen artean ere katalogatu zuen Guitar World aldizkariak, eta Mark Knopflerek «magikotzat» jo zuen Jethro Tull-ekin batera egindako lana.
Martin Barre & Band zuzenean ikusteko sarrerak salgai daude sarrerak saltzeko webgunean, BBK salan eta BBKren orotarako kutxazainetan. Badira beherapen bereziak ere Kutxabank txartelen titularrentzat. Sarreren salneurria 25€koa da. %20ko beherapena dagoKutxabank txartelak erabilita (2 sarrera txartel bakoitzeko).