Merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina abiatuko du Udaltzaingoak

uriola.eus 2014ko abe. 5a, 08:35

Kontrolak abenduaren 8tik 14ra, bitartean egingo dira. Kanpaina EAEko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoaren barruan dago eta merkantzien garraioan Trafikoaren Legeak eta Garraioa Antolatzeko Arautegiak ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko da.

Kanpaina honek bi helburu izango ditu. Alde batetik, trafikoari buruzko Legea dela eta, gidariak gidatzen duen ibilgailurako behar den baimena duela, asegurua indarrean duela eta ibilgailuak baldintza tekniko egokiak betetzen dituela (IAT eginda, zama behar bezala jarrita, argiak ondo erregulatuta eta pneumatikoak egoera onean) egiaztatuko dute udaltzainek. Beste aldetik, merkantzien garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko, Udaltzaingoak Garraioa Antolatzeko Arautegian ezarritakoa beteko dute. Hiru ezaugarri dira ziurtatu beharrekoak:

1. Garraioan jarduteko baimena, gidatutako denborak eta atsedenerako denborak, takografoan jasota daudela.

2. Gidariaren gaitasun profesionala.

3. Merkantziaren garraiorako baldintzak betetzen direla, salgai galkorrei, izoztuei eta beste batzuei dagokienez.

Aurten, Bilboko Udaltzaingoak 26 kontrol egin ditu merkantzien garraioan ari diren ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko. Guztira 301 ibilgailu kontrolatu dira eta 29 salaketa jarri dituzte (kontrol guztien %5,95).