Hiru ardatzen inguruan egingo dugu bereziki indar: herritar guztientzako hiri ereduan, herritarrak helburu izango dituen politika eta eredu sozial eta ekonomikoan, eta euskara eta euskal kulturaren bidez denei tokia egingo dien Bilbo batean.
Oraingo honetan, herri boterea egituratzeko prozesuei buruz hariko gara. Euskal Herrian zein Catalunyan herritik herriarentzat eginiko ereduak aztergai jarriz. Horretarako gurekin izango ditugu Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Jule Goikoetxea EHUko irakaslea eta Jaume Casals Catalunyako Navàseko alkatea eta CUPeko kidea. Abenduaren 16an izango da hitzordua, 19:00etan Alhodigan (Bastida Aretoa).
Gonbidatuta zaudete.