La Casillan izotz pista handia egongo da gabonetan

uriola.eus 2014ko abe. 5a, 12:00

La Casillako pabiloiak 700m2-ko izotz pista hartuko du,  sarreren aldez aurretiko salmentarekin. Pista bihartik aurrera, abenduak 6, egongo da irekita , 2015eko urtarrilaren 11ra arte.

Joan den urteko arrakastaren ondorioz, La Casillako pabiloiak, aurten ere, Gabonetan, izotz pista handia hartuko du. Ekimena Bilbao Kirolak erakundeak antolatu du, bilbotar guztientzako aisialdi eta entretenimendu proposamen gisa.

La Casillako Pabiloia, 700 m2 inguruko izotz pista kokatzeko leku hautatu dute. Izotz pistak bihar, abenduaren 6an (larunbata) 17.30etatik aurrera, zabalduko dizkio ateak jendeari, 2015eko urtarrilaren 11ra arte.

Pistaren ordutegia 10.00etatik 14.00etara da, goizez, eta 15.30etik 20.30era, arratsaldez. Aitzitik, jaiegunetan (ordutegi berezia izango duten egunak izan ezik) 17.30etan zabalduko dira ateak. Gabon-gau egunean eta Urte-zahar egunean, ordutegia 10.00etatik 14.00etara izango da goizez, eta 15.30etik 20.30era arratsaldez; Eguberri egunean, Urte-Berri egunean eta Errege Magoen egunean, berriz, ordutegia arratsaldez 17.30-21.30 bitartean izango da.

Materialak, prezioak eta aldez aurretiko salmenta

Pasadan urtean 22.324 sarrera erregistratu ziren eta 8.753 txirrista jaurtitze. Aipatzekoa da, izotz pistak hastapen gune bat izango duela 80m2-takoa, pinguino euskarriekin.

Aurten, sarrerak saltzeko modu bi daude: aldez aurretikoa eta leihatilan bertan erostekoa. Aldez aurretiko erosketa interneten bidez www.disporteki.con/pistadehielo webgunean eta pistahielo@disporteki.com helbide elektronikoan egin daiteke. Telefonoz erosteko, aldiz, 663 360 602 zenbakian egin daiteke.

Izotz pistan aritzeko prezioa, orduko, 4,6 eurokoa da, 14 urte gorakoentzat; 3,6 euro, 14 urtera arteko neska-mutikoentzat (NAN erakutsi behar izango dute) eta Bilbao Kirolak erakundeko abonatuek, berriz, 2,6 euro ordainduko dute. Bilbao Kirolak erakundera abonatuak direnek ere euren txartela aurkeztu beharko dute. Eskoletako taldeen kasuan, Bilbao Kirolak gonbidatzen ditu jaiegunak ez diren egunetan kirol hau praktikatzera, murriztutako prezioan, 2,6 euroko sarreraren truke hain zuzen ere. Modu horretan, eskoletako kirol programa handitu ahal izango dute eta sarrera normala ordaindu duten beste erabiltzaile batzuekin instalazio bera konpartitu. Taldeen kasuetan telefono bidezko zerbitzuari deitu beharko zaio, erosketaren berri eman eta taldea identifikatzeko.

Izotz pistak 350 irristailu erabilgarri ditu 25 zenbakitik 48 zenbakira arte eta, kasu guztietan, sarreraren prezioak patinen alokairua hartzen du barne.