Nahi eta ezin

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko abe. 9a, 09:14

Maila txarra erakutsi zuen Bilbao Basketek larunbat gaueko euskal derbian (80-67).

Denboraldiko bigarren euskal derbia beltzezko gizonentzat eta Gasteizen gertatu zen bezala Donostian ere galdu egin zuten Sito Alonsorenek, guztira ligan hirugarren porrota pairatuz.

Entrenatzaile aragoitarrak ezin izan zituen Bertans eta Mumbru jantxaratu oraindik osatu ez direlako eta hasierako bostekoan Colom eta Lopez batera jarri zituen, partiduaren erritmoa eskuratzeko asmoz. Berehala ikusi zen etxeko taldeak bere joko era ezarri zuela eta kanpoko jaurtiketei esker (seitik lau 6'75eko marratik) eta defentsa sendo bat jarriz, bederatzi puntuz aurretik amatu zen lehenengo laurdena.

Partiduaren norakoa ez zen batere aldatu bigarren partzialean. Jaume Ponsarnaurenen defentsa sendoak Bilbao Basketen jokoa zeharo zaildu zuten (horren adbide nabarmena Dejan Todorovicek baloia jokoan izandako arazoak, birritan 5 segundu pitatu baitzioten). Zaleek aupatuta Gipzkkoa Basketek konfiantzaz jokatzen ari ziren, atsedenaldira 48-32eko markagailua jarriz.

Diferentzia oso handia zen eta bazirudien kanpotarrak erreakzionatu behar zutela baina ez zen horrela izan eta bigarren zati osoa alperrikako lana egiten ibili ziren beltzezko gizonek diferentzia murriztu eta markagailuari buelta emateko askotan.  Norgehiagoka amitzeko minutu gutxi falta zirela diferentzia 20 puntura igo zen baina azkenean 80-67 izan zen emaitza.

Bilbao Basketen nabarmendu beharrekoa (A8a zeharkatu zuten 200 zaleeak aparte) Quino Colom (16 puntu), Marko Todorovic (12 puntu, 9 errebote) eta Danilo Andjusic (11 puntu) dira.

Etxeko taldean Dean-Diez-Jordan hirukotea goraipatu beharra dago, eurek eskutik denboraldiko hirugarren garaipena lortu baitzuen. 19, 16 eta 15 puntu sartu zituzten hurrenez-hurren.

Igandean Real Madrid hartuko du Miribillan Bilbao Basket arratsaldeko 18:00etan.

 

Argazkia: ACB Photo