Ur mozketa Uribarrin

uriola.eus 2014ko abe. 9a, 09:25

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, abenduak 9, asteartea, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Uribarriko zenbait kaletan. 

Aipatutako neurriak San Balentin Berriotxoa kaleko 5, 7, 9 eta 11 zenbakietan; Maurice Ravel kaleko 1, 3, eta 5ean; eta Tutulu kaleko 8 eta 10ean, izango du eragina.

Jarduketa partikular bat berriztatzeko lanak direla eta kenduko da ura.