Alhondegiak eta Vicente Ferrer Fundazioak Indiako emakumeen aldeko elkartasun astea antolatu dute

uriola.eus 2014ko abe. 9a, 13:02

Elkartasun astea abenduaren 9tik 14ra bitartean ospatuko da. Ekimen honen bidez, Andhra Pradeshen, Indiako eskualderik pobreenetako batean, eskola bat eraikitzeko dirua bildu nahi dute. 

Aste osoan zehar kultura eta kirol arloko hainbat jarduera egingo dira. Astea amaitutzat emateko, abenduaren 13an, larunbata, JFZ zabalik egongo da doan goizeko 08:00etatik igandeko goizeko ordu batera. Gainera, Alhondegiko I. Triatloia egongo da.

Egitaraua

- Abenduak 9, asteartea, 19:30ean / Kulturen ataria (0 solairua).

Indiako landa-guneei eta Vicente Ferrer Fundazioak egiten duen lanari buruzko 'Anantapur-ekin engaiatua' eta 'Etorkizuna gaur hasiko da' erakusketen inaugurazioa. Era berean, Indiako dantza eta chai (té) bat hartu ahal izango da.

Erakusketa hauek abenduaren 9tik 14ra arte ikusgai izango dira, 10:00etatik 20:00etara.

- Abenduak 10, asteazkena, 11:00etan eta 19:30ean 'Vicente Ferrer' filmaren proiekzioa -1 solairuko Auditoriumean. Bertan Indiako kooperantearen bizitza azalduko da.  

- Abenduak 11, osteguna, 19:30ean / Auditoriuma (-1 solairua).

Zineforum bat egingo da 'La felicidad según Vicente Ferrer' pelikularekin. Kooperanteari buruzko 57 minutuko “biopic” dokumentala da. Zorionean, nortasunean, arduratasunean eta kontraesanen inguruan zituen ideietan oinarrituta dago. Lan honek, bere biografia eta ondarea azaltzen du. Bere bizitza osoan Indian bizi ziren pertsonetaz arduratu zen gizon baten bizitza.

- Abenduak 12, ostirala, 19:30ean / Bastida aretoa (-2 solairua).

Lancy Dodem-en hitzaldia  (Vicente Ferrer Fundazioak babestutako lehen haurra): 'Nire iparralderako bidaia'. Xabier Orueta (Fundazioaren Euskadiko ordezkaria) izango da aurkezlea eta moderatzailea.

- Abenduak 13, larunbata.

Egun honetan ekimenik bereziena egingo da, Jarduera Fisikoko Zentroak goizeko 08:00etatik igandeko goizeko ordu batera ateak irekiko dituelako. Kirol-instalazioetarako sarrera doan izango da.

17 ordu hauetan bakoitzak bere kabuz entrenatzeko aukera izango du, baita antolatu diren jardueretan parte hartzeko aukera ere. Alhondegiko I.Triatloia ospatuko da ere eta gidatuta egongo diren hainbat klase egongo dira egunean zehar. Igerilekuan ur-jokoetaz gozatzeko aukera emango dute 16:30etik 19:30era eta hainbat jarduera antolatu dira adin guztietako pertsonentzat.

Triatloiak ondorengo frogak izango ditu:

Igeriketa (500 metro 20 luzera)

Bizikleta (15 kilometro gimnasioan)

Zinta (5 kilometro gimnasioan)

Frogak banaka edo taldeka egin ahal izango dira; izena ematerakoan 5€ ordaindu beharko dituzte parte hartzaileek eta bildutako ditu guztia Vicente Ferrer Fundazioari emango zaio. Gainera, abenduaren 13an, larunbata, 12:00etatik 13.30era Jarduera Anitzetako aretoan umeentzako kontukontalariak izango dira.

- Abenduak 14, igandea.

Jarduera Fisikoko Zentroak ateak irekiko ditu goizeko zortzietatik eta instalazioetarako eta igerilekuan egingo diren jardueretarako sarrera doakoak izango dira egun osoan zehar.

Diru bilketa

Alhondegiak ekimen honekin dirua bildu nahi du fundazioak Indiako emakumeen alde egiten dituen proiektuak finantzatzeko. Nahi duenak, nahi duen beste diru eman ahal izango du egingo dituen kultur edo kirol arloko ekintzetan parte hartzeagatik. Horretarako, kutxa bat jarriko da jarduera bakoitzeko aretoan.