Udal Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute abenduaren 10ean Campo Eliseos antzokian

uriola.eus 2014ko abe. 9a, 12:00

Ikuskizuna bihar izangoa da, abenduak 10, 19:00etan. Sarrera librea izango da baina gobidapenak eskatu behar dira; dagoeneko eskuragarri daude antzokian bertan.

Eskolako Musika Taldeetako ikasleak Campos Antzokiko eszenatokira igoko dira bihar, abenduak 10. Bertan publiko zabalarentzat, ordu eta erdi inguruko kontzertua emango dute garai eta musika estilo ezberdinetako errepertorioa interpretatuz. Hitzordua 19:00etan izango da eta bertara joan nahi duenak gonbidapenak eskuratu beharko ditu, dagoeneko eskuragarri duelarik Campos Antzokiko txarteldegian (bi pertsona bakoitzeko).

Publikoak musika formazio ezberdinen ikuskizunarekin gozatu ahal izango du. Txiki Orkestrak, Txiki Bandak, Saxtelehena saxofoi taldeak eta BilbaoMusikako Orkestrak eta Bandak parte hartuko dute kontzertuan.  Errepertorioa ere zabala izango da beraz. Ikasleek eskainiko dituzten doinuen artean, Nelson-en `Italian Suite´, Haendel-en `Minuet´ edo Gardel-en `El día que me quieras´ nabarmendu behar dira, Beatles-en abestiekin batera. 

Egitaraua

OrkestraTxiki (Zuz: Javier Navascues)

Italian Suite …………………………………………. S.M. Nelson

- The Italian Trumpeter

- Minuetto classic

Banda Txiki (Zuz: Mikel Albistur)

Fanfarre 2000………………………………………. B. Connery

Fandango el Dorado…………………………….. J. Curnow

El pato loco………………………………………….. W. Owens

Orkestra (Zuz: Carlos Gonzalez)

Minuet…………………………………………………. G.F. Haendel

La Cinquentaine……………………………………. G. Marie

Saxtelehena (Zuz: Joseba Bustamante)

Deck the Halls…………………………………… Tradicional

Silent Night……………………………………….. Tradicional

Fun fun fun………………………………………. Tradicional

Orkestra (Zuz: Ana Ispizua)

El día que me quieras………………………… C. Gardel

Banda (Zuz: Iñaki Busto)

Allegretto de la 7ª Sinfonía………………… L. van Beethoven

Waltz de la Jazz Suite…………………………. D. Shostakovic

Beatles in Concert…………………………… J. Lennon / P. McCartney