Kanpainaren ardatza, alde batetik bestera hiritarrek eramango dituzten globo handiak dira. Keinu horri esker eta globo bakoitzak lotuta duen plastikozko euskarria nabarmenduz, ekintza parte
hartzailea sustatu nahi da. Kaleko sentsibilizazio-ekintza hau hondakinen irudietan oinarritzen da eta hiritarrei, globoa stand batetik bestera eramatea eta dagokion edukiontziarekin lotzea eskatuko zaie. Horrela, plastikozko, metalezko eta brik motako ontziak alde batetik, beirazko ontziak bestetik eta, azkenik, kartoizko ontziak eta paperak; gaika bildu behar direnaren mezua zabalduko da, oso modu errazean. Kalean garatzen den metodologia baten bitartez adin guztietako lagunengana heltzeko aukera dago. Beraz, parte hartzen duten pertsonek birziklatzearen oinarrizko arauak barneratuko dituzte, hondakinak bereizteko era hobetze aldera.
Kanpaina honen bidez, kalean kokatutako edukiontzi hori, urdin eta berdean jasotzen diren hondakinen kopurua eta kalitatea handitu nahi da. Guztira 10 egunetan Bilboko barruti guztietatik igaroko direnez, Bilboko bizilagun guztiei proiektua ezagutzeko aukera emango diete eta baita, parte-hartzea areagotzeko aukera ere.
Beraz, 100 eta 300 metro bitarteko distantziara dauden bi stand-etan izango dira ingurumen hezitzaileak jendearen zalantzak argitzeko eta jarduera parte hartzailea dinamizatzeko. Urrutitik erraz atzemango diren bi kokagune horiek; oso deigarriak izango dira puxikei, lonari, karpari eta egokitutako egiturei esker.