Zirkulazioaren irekiera Miramarbidean
Gaur, abenduak 10, ibilgailuen zirkulazioa zabalduko da Miramarbideko 7. zenbakitik 59.era bitartean. Auzotik irteteko, Aranekobideko irteerak zirkulazio noranzko bakarra izango du berriro, eta aparkalekuak ahalbidetuko dira. Bestalde, Pinudiko Andra Maria etxaldearen inguruan eta Aranekobidean, Miramarbideak irteera izango du berriro.
Bilbobuseko zerbitzuak aurreko geralekuak jarriko ditu berriro. Miramarbidean, eskolaren aurrean 01 eta G8 lineak izango dute geralekua; Miramarbideko 47. zenbakian, 01, A6 eta G8 lineak; Miramarbidea(Aranekobidean, 01, A6 eta G8 lineak; eta Auzo Etxean eta Miramarbideko 73. zenbakiaren atzealdean egokitu ziren geraleko biak kendu egingo dira.
Arangoitiko A Fasea urbanizatzeko Eusko Jaurlaritzaren obrak amaitu direnean ireki da berriro ohiko zirkulazioa.
Aparkalekuen okupazioa Ajuriagerran
Gaur, 09:30etatik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatu eta tarteka zirkulazioa moztuko da Ajuriagerra kaleko 14. eta 24. zenbakien artean.
Ibilgailuek etengabe zirkulatu ahalko dute. Galtzada konpontzeko okupatuko da esparru publikoa.
Lanak Madariaga etorbidean
Gaur hasi eta ostiralera bitartean, abenduak 12, 07:00etatik 24:00etara, gutxi gorabehera, zirkulazio errei bat okupatuko da Madariaga etorbideko 13. zenbakiaren eta Rafaela Ybarra kaleko 25. zenbakiaren artean.
Bide publikoaren okupazioa, San Sebastian klinika egon zen orubean etxebizitzak eraikitzeko egin beharreko hormigoitze-lanek eragin dute.
Ur mozketa Aurrekoetxea kalean
Abenduak 10, 16:00etatik 18:00etara gutxi gorabehera, ura kenduko da Aurrekoetexea kaleko 1, 3 eta 5. zenbakietan. Jarduketa partikular bat berriztatzeko lanak direla eta kenduko da ura.
Arratoiak hiltzeko kanpaina 8.barrutian
Azaroan eta abenduan, arratoiak hiltzeko urteroko kanpaina egingo da Uriko barruti guztietan. Oraingoan, 8. barrutiaren txanda izango da, Zorrotza-Basurtu. Arratoiak hiltzeko lanak abenduaren 10ean, 11n, 12an eta 15ean egingo dira Basurtun, Masustegin, Olabeagan, Altamiran eta Zorrotzan.