Bilboko Zirkuituak 'La mujer sola' antzezlana eskainiko du Kastañosen

uriola.eus 2014ko abe. 10a, 10:00

Bihar, abenduak 11, 19:30ean, Adolfo Simonek eta Bea Insak zuzendutako eta azken honek antzeztutako 'La mujer sola' antzezlana eskainiko dute Kastañoseko udaltegian.

Maria dugu 'La mujer sola' (Dario Fo eta Franca Ramne-rena), pertsonaia amultsua eta onbera, bere heziketak, hezkuntzak eta etxetresnek harrapatua. Panpina bezala tratatua eta giltzapetua bere panpinen etxean. Umorearen eta ironiaren bidez, bakarrizketa honek gaur egungo gaia dakarkigu: emakume batek… milioika emakumek jasandako tratu txar fisikoa eta psikologikoa. Gizonen eta emakumeen arteko harremanei buruzko antzezkizun musikala.