Etxerat: "Arduraz jokatzea, hitzak eta ekintzak exijitzen ditugu"

Etxerat 2014ko abe. 10a, 12:30

Etxeraten kontziente gara Giza Eskubideen urraketak mundu osoan ematen direla. Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean urraketa horiek pairatzen dituzten horiekiko gure elkartasuna adierazi nahi dugu. Palestinatik, Siriara edo Iraketik, Saharara. Elkartasuna.

Mundu osoan bakarrik ez, zibilizatuena omen den Europa honetan ere, geroz eta jende gehiagok pairatzen ditu giza eskubideen urraketak. Eskubideak pribilejio bilakatu nahi dituzten honetan.  

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren jatorria gogoratu nahi dugu: Adierazpen Unibertsal honen jatorria estatuen abusuengatik gizartea defendatzeko asmoan dago. Gizabanakoa estatuen abusuengatik defendatzeko jaio zen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala.  Hori da adierazpen unibertsalaren zentzua.

Euskal Herrian, urte mordoa daramatzagu oinarrizko eskubideak konstzienteki bortzatzen dituen legedi baten menpe. Horregatik, Giza Eskubideen Adierazpena inoiz baino bigenteagoa dago frantziar eta espainiar estatuek euskaldunon eskubideak bortxatzen jarraitzen dutelako, sistematikoki, uneoro.

Gure senideei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe politika horren adierazle garbia da; izan ere beraien eta gure, senitartekoon, eskubideek urratuak jarraitzen dute. Oraindik ere larriagoa da estuak baitira horren erantzule zuzenak; bertan bizi diren biztanleen osotasun fisiko zein psikologikoa bermatu beharko luketenak hain zuzen ere.

Egoera larria da oso, eta urraketa hauekin berehalakoan bukatzeko pausu sendoak emateko garaia da, hitzetatik ekintzetara pasatzekoa alegia. Horregaitik hain zuzen ere, herritar guztien giza eskubideak errespetatuak izan daitezen, euren lana egin eta konponbideak mahai gainean jartzera dei egiten diegu instituzio eta eragile politikoei. Euskal biztanle askoren eskubideak zapalduak dauden egoera honi amaiera ematea larritasunezko zerbait delako.

Datuak

Dispertsio politikak, 2014an 36 egunetik behin istripu bat eragin du.

Preso gaixoak: Ibon Iparragirre, azken gertakariak argi eta garbi erakusten du, ezin dela espetxean egon. Bederatzi larriki gaixorik.

Euskal preso politikoen %42a  800 eta 1100 kilometroen artean dago dispertsatua. Hau da, bi mila bat kilometro joan etorrian senideentzako.

Espainiak tranpak  egiten ditu; judizialki eta Giza Eskubideak EZ errespetatzeko.

Umeen eskubideak urratu dira, familiarako eskubidea urratu da, osasun eskubidea urratu da…

Nazioarteko giza eskubideen egunean (eragileei, instituzioei...) exijitzen diegu

Arduraz jokatzea, hitzak eta ekintzak exijitzen dizkiegu alderdiei.

Hitzak eta ekintzak. Duintasunagatik, euskal gizartearen portzentaje handi batek pairatzen dituen giza eskubideen urraketa sistematiko hauei behingoz amaiera emateko.

Giza Eskubideekiko Konpromisoa eskatzen diegu eragileei. Giza Eskubide guztien urraketekin amaitzeko konpromisoa aktiboa.

 

Etxerat