Gau Irekian dir-dir egingo dute Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalak

uriola.eus 2014ko abe. 10a, 09:08

Ehundaka ipurtargi Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan batera dir-dir egiteko elkartuko dira abenduaren 13ko gauean, larunbata. Hirugarren urtez jarraian #GauIrekiak jardunaldi berezi batez gure auzoetako potentzial sortzaile eta soziala zabaltzen du, 18:00etatik aurrera bertako taberna, denda, lokal eta gune publikoetan 60 kultur-ekintzatik gora bilduz.

"Honela gustatzen zaigu ipurtargioi elkar ikustea, dir-dir eginez eta hegalka, bazterkeriak, instituzioen utzikeriak eta etsipenak ilundutako auzoari ahalik eta kolore gehien emanez, denon indarrak eta distirak elkartuz", dio Sarean kultura elkarteak.

18:00etatik "gurputzak ematen duen arte" Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalan auzoetako errealitateetaz hitz egiteko sormen-formatu ugari hedatuko dituzte. 21 saltoki eta taberna, 9 plaza eta gune publiko, 31 gune sozio-kultural eta 24 elkarte ari dira Gau Irekiaren egitarauaren atzean. Jarduera guztiak doan izango dira.

#GauIrekia, hirugarrena

Gau Irekia, ekintzaile sozial eta kulturaletan hain aberatsak diren gure auzoetan, guztion energiak erakutsi eta amankomunean jartzeko jarudera sozial eta kulturalen eguna da.

Gau berezi honen bidez pertsonak eta euren guneak ezagutzera eman nahi ditugu, elkarretaratze berriak sustatu eta bizitza, lana eta ametsak elkarbanatzen ditugun pertsonen arteko harreman solidarioa indartu nahi dugu Bilboko auzo hauetan.

Gizarte ekintza azpimarratuz

Aurten Sarean kultura elkarteak, gertakizunaren antolatzaileak, artista eta guneei irekitako deialdia zabaltzeaz gainera, giza-elkarteen parte-hartzea azpimarratu nahi izan du. Auzootan jarduten duten kultur eragileak euren lana garatzeko lanabes artistikoetara hurbildu nahi duten talde sozialekin nahastu nahi izan ditugu.

Adibide gisa May Serrano Posada de los abrazos elkartearekin ari da lanean, antzerkiaren bidez, Itxaso Diazek Caritas-Hargindegin ikus-entzunezkoak lantzen ditu eta Jose Barro eta Iñaki Orrantia Agiantzarekin ari dira 3D imprimagailua burutzen eta eraikitzen.

Mariaren Bihotza Plazatik zuzenean Irola Irratiak eta Candela Radiok emitituko dute. Informazio gunea egongo da eta  sorpresak eskainiko ditu Sarean kultura elkarteak. Izan ere Sarean gunea berzabalduko dugu 2015eko udaberrian, auzokide, kultura eta arteen bilgunea.

Jarduerak

Auzokideen parte-hartzeko jarduera sentsibilizatzaileak, ludiko eta sortzaileak.

- SOS arrazakeria, Almazen biltegia, munduko Emakumeak eta Munduko Medikuen taldearen antzerki lana.

- Zinegoak LGTB festibaleko laburmetraien zinema-emanaldia.

- Itzal txinatarren ikuskizuna eta ipuin kontaketa.

 

Kultura arteko topaketa, adinen arteko harremana eta egunerokotasunean arrunta izan beharko lukeen genero berdintasuna lehenestera bideratutako jarduerak.

- Eskina Femenina hip hop taldearekin bapatekotasuneko flamenco korrutxoa.

- Askagintza eta ZinemaPop artisten kolektiboaren “Historias de mujeres. La copla del desamor” proiektua.

- Caritas-Argindegik eta Itxaso Diazek sortutako “San Francisco: El mundo en una calle” audiobisualaren proiekzioa.

 

Gure ingurunea aztertu, haintzat hartu eta zaintzearen beharraz jabetzera eramango gaituzten ekitaldiak.

- Berziklatutako materialak erabiliz ortu bertikala eraikitzeko tailerra.

- Martzana kaiaren inguruko meazulo eta XIX mendeko eraikinak ezagutzeko bisita gidatua.

 

Auzoen eraikuntza berrirako identitate eta kultura ezberdinak begibistan jarri nahi dituzten ekintzak.

- “Conociendo África” ipuin kontaketa musikatua.

- Afrikako mahai-jokoak Ghanako elkartearekin.

- Dastaketa gastronomikoa Etorkinekin Bat elkarte multikulturalarekin.

 

Bertoko artisten lana sustatuko dituzten jarduerak, baliabide eta ideiak elkarbanatuz.

- Raman Churrucaren performancea, Erb Monen zuzeneko graffitia, Rebertxo Kolektiboaren poesia errezitaldia, Truca Recen tailerrak.

- Erakusketak SC Gallery, Ätakontu, Mongolia, Espacio Marzana, All, La Pepita eta Bat 1 Studioan.

- Kontzertuak: Elbis Rever, Jesucristo, Ubriel, Samba do Bitxo, Friq Bilband, Gibelurdinek…

 

Guneak

AGIANTZA - ASOCIACIÓN GHANA - ALL - ANTI-LIBURUDENDA - ANTZEZ - ÄTAKONTU - ASKABIDE - BAR ARIAS - BAR LA VIÑA - BAR MARZANA - BAR NERVIÓN - BAR URKIOLA - BAT 1 STUDIOA - BEREBAR - BIHOTZ CAFE - CENTRO CÍVICO SAN FRANCISCO - COMISIÓN ANTISIDA - CONSONNI - CULTTO - DANDO LA BRASA - DDT  - ETORKINEKIN BAT - ESTUDIO 14 - ESPACIO MARZANA -  EXPO GELA - HARGINDEGI - HEGOAK -  HI! PLAZA - KULTUR ETXEA BILBI - LA KARPINTERIA DE HISTERIA KOLEKTIBOA - LA PEPITA - MANHATHAN - MONGOLIA - MUSEO DE REPRODUCCIONES - NEVIPEN -  SASKI NASKI- SC GALLERY - TRUCA REC - WIKITOKI

 

Artistak

Alabazan - Asoc. Ghana - Asoc. Gizaarte - Asoc. Sortarazi - Ana Capilla e Izaskun Aguirre - Angelica Martinez - Alabazan - Bicho do Samba - Botxo killers - BMS e Hiber Nando - Buruz Buruka: San Frantzisko - Grupo de teatro SOS Racismo - DJ Burda Panna - Elena Goñi - Elvis Reber- Erb Mon - Eskina Femenina - Encuentros Nocturnos - Gibelurdinek - Grupo Flamenco de San Francisco - Fly Shit - Huerto Comunitario de San Francisco - Irola Irratia - Itxaso Diaz -  Iñaki Etxeandia - La Basu y AneGuria - Noiz - Oier Ituarte - Ramón Churruca - Rebertxo Kolektiboa - Recrea2 - Saski Naski - Secuestraron a mi hermana - Sra Polaroiska - Suspiros en el Almazen de Sara - Ttipi Studio - Tunipanea - Voces Propias - 28 escupitajos de semen - Xandra Villar - Zinegoak - ZinemaPop

 

#GauIrekia Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Udal Bulegoaren laguntzari esker gauzatzen da. 

#GauIrekiaren zehaztasun guztiak ikusteko www.sarean.info



Sarean kultura elkartea

SAREAN auzokideen elkargunea da, auzoko garapena eta gizarte kohesioa indartzera bideratutako adierazpen orora irekia dena.

Proiektu sozio-kultural honen inguruan elkartu dira auzo hauetan diharduten zenbait eragile sortzaile eta solidario. SAREANek aniztasun kulturalaz gozatzeko gune ludiko, esperimental eta didaktikoa proposatzen du, komunikazioa eta elkarbizitza ardatz izango duena.

SAREANek joan den mendeko 70. hamarkadatik Mariaren Bihotza Plazan kultura eta auzo elkarteek eutsitako ibilbide solidario, sortzaile eta integratzaile bati jarraipena eman nahi dio.

Proposamen eta ekitaldien ekoizpena etengabea izan da, ekimen berrien garapenerako baldintzak hobetuz eta auzokide, sortzaile eta bisitarien arteko harreman jarioa erraztuz.

2015ean Mariaren Bihotza Plazazo lokala berzabalduko dute.