Esparru publikoa okupatu eta TAOko markak margotuko dituzte gaur Bilboko haienbat auzotan

uriola.eus 2014ko abenduaren 11

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, aparkalekuak okupatuko dira Maria Diaz de Haro kalean; kaleetako markak margotuko dituzte TAOko 12. gunean; eta trafiko etena egingo da Plaza Biribilean. 

Aparkalekuaren okupazioa Maria Diaz de Haron

Gaur, abenduak 11, 08:00etatik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekua okupatuko da Maria Diaz de Haro kaleko 49. eta 59. zenbakien artean.

Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa ere eten egingo da tarteka. Galtzadako mantentze-lanak egiteko okupatuko da esperru publikoa.

Kaleetako markak margotuko dituzte TAOko 12. gunean

Gaur hasi eta bi astez, gutxi gorabehera, TAO sistemaren kaleko markak margotzen hasiko dira Saralegi plazan; San Luis Meategian eta Julia Meategian (Kontzezio kaleraino);  Zabala zeharkalean; Bruno Mauricio Zabalan, Constantino Tenorrean; Andres Eliseo de Mañaricuan; Angela Figueran; Juan de Garayn; Xenpelarren; Zabalako aparkalekuan; Claudio Gallastegin; Kontzezio klaean; eta Urazurrutia kaian.

TAO zerbitzu berri hau 2015eko urtarrilean abiatuko dute.

Trafiko etena plaza Biribilean

Gaur, abenduak 11, 22:00etatik 06:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioa moztuko da Plaza Biribilean, Kale Nagusiaren eta Nafarroa kalearen artean. Zirkulazio errei bat utziko da zabalik noranzko bietan 22:00etatik 23:30era bitartean eta hortik aurrera, zirkulazioa moztu egingo dute.

Aldi berean, Hurtado de Amezaga kalea aldizka moztuko da Bertendonatik; Lojendio kalea Urkixo zumarkaletik eta Ayala kalea Urkixo Zumarkaletik. Garajeetako sarrera-irteerak seinalisten bidez egingo dira eta ordezko bideak, Bertendona, Astarloa, Colon de Larreategi eta Buenos Aires kaleak izango dira.

Plaza Biribila asfaltatzeko okupatuko da esparru publikoa.