2015eko Aratusteen Kartel Lehiaketan parte hartzeko epea bukatzear dago

uriola.eus 2014ko abe. 11a, 15:37

Datorren astean amaituko da Bilboko 2015eko Aratusteen Kartel Lehiaketan parte hartzeko epea. Datorren ostiraleko, abenduak 19, 13:00ak bitarte izango da lanak aurkezteko astia. Lanak Venezuela enparantzako 2.ean kokatuta dagoen Jaietako eta Herritarrei laguntzeko sailean aurkeztu behar dira.

Egile bakoitzak lan bi aurkez ditzake gehienez ere. Proiektua bertikala eta 70 zm x 50 zm neurrikoa izan behar du luma-kartoi gainean. Lehiaketaren irabazleak 2.000 euro jasoko ditu. Epaimahaia Jaietako Batzordeak izendatuko du eta 6 kide izango ditu. Horietako bik Bilboko kultur eta gizarte alorrekin zerikusia edukiko dute, beste bat Bilboko Konpartsen ordezkaria izango da, beste bi Udalbatzaren ordezkariak izango dira eta azkena Jaietako batzordeburua izango da. 

Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta Zabalguneko Eraikinean eta udalaren web orrian jarriko ditu ikusgai; ondoren,  herri-bozketa egiteko epea zabalduko da. Herri-bozketako puntuak eta epaimahaikoarenak batuta puntuaziorik handiena lortzen duen kartela izango da irabazlea.