Bertan mundu berri baten alde urte osoan lan egiten duten 30 gizarte mugimendu inguruk parte hartuko dute; beste askoren artean ekologismoa, internazionalismoa, feminismoa, komunikazio librea, preso politikoak, kultura, inmigrazioa edota antimilitarismoa esparruak lantzen dituzten eragileak parte hartuko dute.
Erronda 12ra gerturatzen direnek eragile hauek urtean zehar egiten duten lanaren inguruko informazioa aurkituko dute eta autogestiorako salmentan duten materiala erosteko aukera izango dute (liburuak, kamisetak, egutegiak, kuadernoak, txapak, CDak, DVDak eta abar).
Herri denda gizarte kapitalistaren kontra borrokatzen duten eragileen espazio bat da, gizarte mugimenduek elkarlanean sortzen duten gunea gabonak sustatzen duten gizarte kontsumista mugagabearen aurrean alternatibak daudela erakusteko.