Dantza eta sorkuntzarekin lotutako 'whorkshop'-a James Finnemoren eskutik

uriola.eus 2014ko abe. 11a, 18:13

Dantza eta sorkuntzarekin lotutako whorkshop trinkoa izango da urtarrilaren 2 eta 6 bitartean. Ikastaroa James Finnemore koreografoak eskainiko du Muelle3en.

Northern School of Contemporary Dancen graduatua, Hofesh Shechter Company (Uprising / In your rooms, Political Mother), Carte Blanche, Olivier Dubois (Tragedie) eta Punchdrunk (The Drowned Man: A Hollywood Fable) bezalako artistekin lan egin du. Koreografo lanetan Patriot (2011), The Age (2012) eta Oh, glory (2014) egin ditu.

2015eko urtarrilak 2-6 bitarte (10:30-14:30) izango da ikastaroa. Bertan inprobisaziotik abiatuta mugitzen ikasteko aukera izango da. Kontzientziatik abiatuz eta antzezlearen energia fisikoaren erabileraz baliatuta, gorputz osoan sentsibilitatea sortzean bideratuko da.