Ibilgailuentzat hainbat kale itxiko dira gaur Bilbon

uriola.eus 2014ko abe. 12a, 09:14

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, abenduak 12, ibilgailuen zirkulazioa tarteka itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Sabino Aranan; eta erdiguneko zenbait kaletan zirkulazioa eten egingo da ere. 

Gaur, abenduak 12, ostirala, 08:00etatik 13:00etara bitartean, gutxi gorabehera, kalea ibilgailuen zirkulaziorako tarteka itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Sabino Arana etorbideko 44. zenbakiaren parean.

Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. Lantik eraikinean aire girotuaren makinak aldatu ahal izateko okupatuko da galtzada.

Bestalde, gaur, 20:00etatik goizaldeko 02:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioa etengo da kale hauetan:

- Poza Lizentziatuan; Maria Diaz de Haro  eta Areiltza Doktorearen tartean. Hemen, ordezko bideak Simon Bolivar eta Areiltza izango dira.

- Areiltza Doktorean; Urkixo eta Kale Nagusiaren tartean. Honetan, ordezko bideak Sabino Aarana eta Kale Nagusia izango dira.

- Rodriguez Arias; Kanpuzano plaza eta Maria Diaz de Haro bitartean. Hemen, ordezko bideak, Gregorio de la Rebilla eta Urkixo izango dira.

Galtzadako mantentze-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.