Trafiko itxiera, esparru publikoaren okupazioa eta ur mozketak egongo dira hainbat auzotan

uriola.eus 2014ko abe. 16a, 08:55

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, abenduak 16, trafikoa itxiko da Leizaola Lehendakariaren kalean; esparru publikoa okupatuko dute Juan Ajuriagerran eta ur mozketak egingo dira Etxetxua plazan eta Zumalakarregi etorbidean.

Trafikora itxiko da Leizaola Lehendakariaren kalea

Gaur, gaueko 23:00etatik biharko 03:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen trafikorako itxi egingo dute Leizaola Lehendakariaren kalea, Abandoibarra etorbidea eta Deustuko zubiaren artean.

Ordezko bideak, Uribitarte arrapalak, Mazarredo Zumarkalea eta Euskadi plaza izango dira. Itxiko den eremuan dauden garajeetara Deustuko zubitik sartu ahal izango da. Garabi-kamioi batekin makineria kentzeko itxiko da kalea trafikorako.

Esparru publikoa okupatuko da Juan Ajuriagerran

Gaur hasi eta abenduaren 23ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Juan Ajuriagerra kalean, 24. zenbakiaren parean.

Ibilgailuen zirkulazioa baimendu; oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. Pasabide beheratu bat egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketa Etxetxua plazan eta Zumalakarregi etorbidean

Gaur, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Etxetxua plazako 8, 9 eta 10 zenbakietan. 8. zenbakian ur-hartune partikularra konpontzeko kenduko da ura.

Bestalde, gaur ere, 22:00etatik 07:00ak bitartean, gutxi gorabehera, ura moztuko dute Zumalakarregi etorbideko 28tik 38ra bitarteko zenbaki bikoitietan. 38. zenbakian dagoen ur-ihesa konpontzeko kenduko da ura.