'Javi Conde Maratoi Solidarioak' proiektuaren barnean, basauritarra irabazi-asmorik ez duten elkarteentzako dirua biltzen ari da. Urriaren 26an, Javi Conde eta Jon Salvadorrek Athleticen gabarran maratoi bat korritzearen erronka zail bezain bitxiari aurre egitea lortu zuten. Eguzkiak gogor jotzen zuen arren, 1.313 bira eman zituzten eta guztira 5 ordu eta 24 minutu iraun zuen probak, uste baino ordu erdi gutxiago.
Behin proba gaindituta, gaur goizean Condek Bizkaiko Diabete Elkarteari (ASVIDIA) 1.000 euroko taloi solidarioa eman dio. Eskaintza ofizial hau, Bilboko Udaletxean burutu da, probaren babesle izan baitzen Bilbao Kirolaken bitartez.
Javi Conde Maratoi Solidarioak
2009an lehiaketa ofiziala utzi zuenetik, Javi Condek, adiskide talde batekin, 'Javi Conde Maratoi Solidarioak' elkartea sortu zuen, kirolaren bitartez irabazi asmorik gabeko hainbat fundaziorekin eta laguntza elkarterekin elkarlanean jarduteko.
Javi Condek atletismoari eskaini dio bere bizitzaren parte nagusia; urrezko zazpi domina eta zilarrezko 2 lortu ditu Joko Paraolinpikoetan, bai eta mundu mailako eta Europako beste hainbat titulu ere. Condek "Javi Conde Maratoi Solidarioak" elkartea sortu zuen, kirolak bere bizitza osoan zehar eman dizkion gauza onak era batera edo bestera gizartearekin partekatzeko.
'Javi Conde Maratoi Solidarioak' proiektuaren lehenengo ideia izan zen maratoi erronkak egitea, zenbait GKErentzat ekarpen ekonomikoak lortzeko. Era horretara, erronka nagusietako bat izan da Olinpiar Jokoen edo Joko Paraolinpikoen egoitza izan diren 27 hirietara joatea eta proba osatzea, hau da, 30.000 km-ren baliokidea errepidez (entrenamendu eta lehiaketa artean) eta 300.000 km-ko bidaiak mundu osoan zehar. Aurten, 2014.urtean, Los Angeles, Arnhem, Mexiko eta Montrealeko maratoiak egin ditu. Gauzak horrela, Arnhemen (Holanda) korritutako maratoiarekin, Conde, Joku Paralinpikoetako egoitza izan diren hiri guztietan korritu duen munduko lehen atleta bihurtu da. 2 maratoi besterik ez zaizkio gelditzen, Merlbournekoa eta St. Luisekoa, eta bai berak eta bai berarekin 10 probatan egon den Jon Salvadorrek 2015ean osatuko dituztela aurreikusi dute.
Baina, horrez gain, Javi Condek zein Jon Salvadorrek beste hainbat erronka bereziri egin diete aurre, esaterako, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan dagoen Athleticeko gabarran maratoia egiteari. 42.195 metro korrika egitea zen helburua, 32 metroko diametroa zuen gainalde batean, guztira 1.313. Proba berdingabea izan zen, izan ere, maratoi batean egin beharreko ahalegin fisikoari neke psikikoa gehitu behar zitzaion, 5 ordu baino gehiagoz egin baitzuten korrika muga asko zituen ibilbidean.
Erakundeen eta enpresen eskutik jasotzen dituzten laguntza ekonomikoen bi heren elkarte eta GKE-etara bideratzen dituzte, eta gainerakoa, hurrengo probak sortzen dituen gastuak ordaintzeko erabiltzen dute. 'Javi Conde Maratoi Solidarioak' elkarteak oraingoz 114.000 euro lortu ditu eta 80 elkarte eta GKE baino gehiagoren artean banatu ditu.