Hainbat auzotako oharren berri eman du Udalak gaurko egunean

uriola.eus 2014ko abe. 17a, 08:44

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, zirkulaziorako errei bat okupatuko da Madariaga etorbidean; kaleetako markak margoztuko dituzte TAOko 12.gunean; eta ur mozketak egongo dira Uribarrin eta San Frantziskon. Bestalde, gabonei begira, Udal Bulegoek ordutegia aldatuko dutela iragarri dute. 

Zirkulazio-errei bat okupatuko dute Madariagan

Gaur, abenduak 17, 07:00etatik 24:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioa errei bat okupatuko da Madariaga etorbideko 13. zenbakiaren eta Rafaela Ybarra kaleko 25. zenbakiaren artean. Eguraldiak horretarako aukerarik ematen ez badu, mozketa bihar izango da, abenduak 18.

Bide publikoaren okupazioa, San Sebastian klinika egon zen orubean etxebizitzak eraikitzeko egin beharreko hormigoitze-lanek eragin dute.

Udal bulegoetako arreta ordutegia eguberrietan

San Tomas eguna eta gabonak direla eta, 2014ko abenduaren 17an, 22an, 24an eta 31n, udal bulegoetan jendeari arreta egiteko ordutegia 08:30etatik 13:00etara bitartekoa izango da.

Bestalde, barrutietako Udaltegietan eta Aznar eta San Agustin eraikinetan, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an ordutegia  08:30etatik 14:ooetara bitartekoa izango da.

Kaleetako markak margotuko dituzte TAOko 12. gunean

Gaur hasi eta bi astez, gutxi gorabehera, TAO sistemaren kaleko markak margozten hasiko dira Gimnasio, Bailen, Vitoria-Gasteiz, Harrobi, Aintzira, Cantalojas, Olano, San Luis Meategia, On Claudio Gallastegi, Santiago Aznar kaleetan; Urazurrutia-Zamakolan eta Urazurrutia kaian.

12. guneko TAO zerbitzu berri hau, 2015eko urtarrilean da abian jartzekoa.

Ur mozketa Uribarrin eta San Frantsizko kalean

Gaur, abenduak 17, 16:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Trauko zeharkaleko 6. zenbakian eta Aralar kaleko 2eta 4an. Udal sarean balbula bat konpontzeko egin beharreko lanek eragin dute ur-horniduraren zerbitzu-etena.

Bestalde, gaur ere, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute San Frantzisko kaleko 17. zenbakitik 33ra. 27. zenbakian ur-hartune partikularra konpontzeko kenduko da ura.