Olentzero 2014

Olentzerok eta Mari Domingik bisita egingo diete Uribarriko umeei

uriola.eus 2014ko abe. 17a, 12:00

Ohi bezala, abenduaren 24an, Olentzero eta Maridomingi Uribarrira hurbilduko dira etxeko txikien gutunak jasotzera eta jai giroan gabonen hasiera ospatzera. Egitarau zabala prestatu dute auzoan, ongi etorria egiteko.

Abenduaren 24ko egitaraua

17:30etan Trauko peatonalean:

- Txokolatada

- Argi eta Garbi pailazoak

- Ongi etorria Artxandatik astoarekin datozen Olentzero eta Mari Domingiri

- Olentzero eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte

- Kantatu eta dantzatu

- 18:20an kalejira aterako da Eskoletako landarantz

18:30ean, Eskoletako landan:

- Olentzero eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte

- Kantatu eta dantzatu

- 18:45ean, kalejira aterako da Moraza plazarantz

19:00. Moraza plazan:

- Gaztaina dastaketa

- Olentzerok eta Mari Domingik azken gutunak jasoko dituzte

- Kantatu eta dantzatu

- 19:30ean, Olentzero eta Mari Domingik agur esango digutehurrengo urte arte

* Uribarriko lagunek baserritarrez jantzita joateko deia luzatu diete auzokide eta hiritarrei.