Ur mozketak iragarri dituzte gaurko

uriola.eus 2014ko abe. 18a, 09:00

Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, ur mozketak egongo dira Bruno Mauricio Zabala kalean, Arangoitin eta Masustegi Estratan.

Gaur, abenduak 18, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Bruno Mauricio Zabala kaleko 37, 39, 57, 61 eta 63 zenbakietan Udal sarean konponketa lanak egiteko.

Bestalde, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Jata Mendiaren kaleko 2. zenbakian; Araneko kaleko 10tik 16rako zenbaki bikoitietan eta 9tik 17rako zenbaki bakoitietan; eta Deustuko Kaputxinoen Aldapako 14 eta 22 zenbakietan. Egileor kaleko 1ean (Araneko kaletik) hodia berriztatzeko lotune-lanak egiteko kenduko da ura.

Bukatzeko, hirugarren ur eten bat egongo da 16:00etatik 20:00etara Masustegi Estradan; hain zuzen ere, 77tik 101era eta 181etik 189ra bitarteko zenbaki bakoitietan; 148tik 154ra, 160tik 164ra, 170etik 182ra eta 194tik 198ra bitarteko zenbaki bikoitietan; eta 186, 188, 221 eta 223B zenbakietan. Masustegi Estratako 206an sare nagusirako lotura-lanak egiteko kenduko da ura.