Aurreko urteetan bezala, Bilboko Udaltzaingoak, Gabonak direla-eta, gaur abian jarriko du ibilgailu bat gidatu behar bada drogak eta alkohola ez hartzeko prebentziozko kanpaina bat. Egun hauetan urian zirkulazio handiagoa izaten da eta leku batzuetan, batez ere uriko sarrera-irteeretan auto-pilaketak izaten dira, baita merkataritza-aldeetan ere.
Horrela bada, bihar, zapatua, abenduak 20, hasiko da kontrola eta zaintza areagotzeko kanpaina bat, urtarrilaren 4an amaituko dena. Batez ere, zirkulazio gehieneko lekuetan, errepidean istripuak izateko faktoreetako bati, ahal den neurrian, aurrea hartzeko; izan ere, hildakoak izaten diren istripuen % 30ean agertu ohi den kasua da.
Euskal Herriko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan dago ekimen hau. Lortutako datuak dagoeneko aurreko edizioetakoak jasota dituzten taula batzuetan jasoko dira, bilakaera zein den ikusteko.
Datu horien arabera, 2013ko abenduaren 20tik 2013ko urtarrilaren 6ra arteko kanpainan Bilboko Udaltzaingoak errepideetan alkoholemia neurtzeko 335 proba egin zituen eta drogak hartu izana atzemateko 17 proba. 6 positibo eman zuten eta horrek zehapenak jartzea ekarri zuen.
Alkohola eta beste substantzia batzuk ez dira bateragarriak gidatzearekin. Jaiak direla-eta, Bilboko Udalak inoiz baino arrazoi handiagoaz garraio publikoa erabiltzeko aholkua eman gura die herritarrei.