5.947 ikus-entzule. Hori da Arriaga Antzokira antolatu diren bisita gidatuez gozatu duen pertsona kopurua. Ekimen horrek arrakasta handia lortu zuen joan den antzerki denboraldian, behin eta berriro sarrera guztiak agortu baitziren, eta aurtengo denboraldian ere gauza bera gertatu da.
Bihar, larunbatean, abenduaren 20an, egingo dira denboraldi honetako azken funtzio biak (goizeko 11:00etan eta 12:30etan). Emanaldi horiekin 60 bisita gidatu izango dira Arriaga Antzokiaren proposamen bikain hori martxan jarri zenetik egin direnak. Bisitei esker antzokia barrutik ezagutzeko aukera egon da, ikuskizun paregabeaz gozatzen den bitartean, eta oso prezio egokian: 5 euro helduentzat eta 2 euro umeentzat.
Bisita gidatu antzeztuek une batez denbora gelditzea lortu dute Arriaga Antzokiaren eszenatokian, eta 5.947 pertsona antzerkiaren magian murgildu dira, musika, dantza, elkarrizketa surrealista, barre eta amaigabeko emozioen artean. Hau posible izan da, bada eta izango da -izan ere datorren urtean bisita gehiago eskainiko dira-, txantxa eta abesti artean antzoki zaharra erakutsi eta bere historia kontatu duten pertsonaia bereziei esker. Haiek erakutsi dute Arriaga Antzokia, zeina zaharra den arren, beti jarraituko du gazte eta bizirik, ikus-entzuleek, bertan eskaintzen diren ikuskizunez gozatzera joaten jarraitzen duten bitartean. Bisita bakoitzean, pertsonaia horiek artista hauek interpretatu dituzte: Gurutze Beitia (arrain saltzailea) eta Maribel Salas (sardina) antzezleek, Itziar de Unda (txarteldegikoa) sopranoak, Alberto Núñez (foyerreko lorontzia) tenor eta antzezleak eta Iñaki Maruri (pilotaria) antzezle eta piano jotzaileak, guztiak ere Enrique Viana tenore, zuzendari eta eszena sortzailearen eszena zuzendaritzapean. Natxo Monterorena da koreografia eta ezin ahaztu Nagore Navarroren laguntza. Guztien artean, ikuskizun bizi eta umoretsua sortu dute, bisita bakoitza gustagarri izan dadin. 5.947 pertsonek jada disfrutatu dute. Datorren urtean gehiago!