Olentzero 2014

Olentzeroren etorrera dela eta, aldaketak trafikoan eta garraioan

uriola.eus 2014ko abe. 23a, 08:52

Olentzero gaur, asteartea, helduko da Bilbora. Olentzerorekin batera Mari Domingi eta galtzagorriak ere izango dira Bilboko kale nagusiak zeharkatuko dituen desfilean. Ekitaldi hau dela eta, aldi baterako itxiko da zirkulaziorako Kale Nagusia-Plaza Biribila-Areatza ardatza.

Olentzerori ongietorria emateko desfilea 18:30ean hasiko da eta, gutxi gorabehera, ordubete iraungo du. Hauxe izango da ibilbidea: Moyua plaza >> Kale Nagusia >> Plaza Biribila >> Nafarroa kalea >> Areatzako zubia >> Arriaga plaza.

Arratsaldeko 20:00etan Arriaga plazan egingo diote harrera Olentzerori, ikazkinak antzokira sartu aurretik Areatzako zubiaren inguruan bildutako jendea agurtuko duelarik. Behin barruan, atsedena hartuko du eta ilusioa eta opariak banatuko dizkie umeei.

 

Eragina ibilgailuen zirkulazioan

Olentzeroren etorrera dela eta, 18:15etik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uriaren erdialdeko zenbait kale itxi beharko dira, lehenengo batzuk eta desfilea pasatu ahala kale horiek zabaldu eta beste batzuk itxiko dituzte. 18:15etik aurrera ibilgailuen zirkulaziorako itxi egingo da Kale Nagusia, Moyua plazaren eta Mazarredo zumarkalearen arteko zatian, alde horretarako garajeetarako joan-etorrietarako izan ezik. Udaltzaingoak ibilgailuen zirkulazioa oinezkoentzat arriskugarria dela iritziz gero, debeka dezake. Jado plazako aparkalekuko irteera libre utziko dute.

 

Bilbobusa

Olentzeroren desfileak eragina izango du Bilbobusen linea batzuetan. Kale Nagusiko 38ko geralekua (01, 10, 26, 56, 62, 72, 77 eta A7 lineak ) kenduko da norabide bietan 18:30etik desfilea pasatu arte. Zirkulazio-etenaldiak direla-eta, ohiko ibilbideen ordez honako hauek egongo dira:

  • Moyua plazarantz: Urkixo zumarkalea >> Iparraguirre  >>  Moyua plaza.
  • Plaza Biribilerantz: Colon de Larreategi >> Mazarredo zumarkalea.

Era berean, 18:30etik aurrera, 56 eta 77 lineetako autobusak Moya plazatik abiatuta ibilbide hau izango dute: Elkano  >>  Hurtado de Amezaga >> Zabalburu >> Gorte kalea >> ohiko ibilbidea. 26, 62 eta 72 lineetako autobusek aldatuko dute ohiko ibilbidea. Haren ordez hau izango dute: Colon de Larreategi  >>  Buenos Aires >> Udaletxeko zubia >> ohiko ibilbidea. Erriberatik datozen autobusek ibilbide hau izango dute: Mesedetako zubia >> San Frantzisko >> Zabalburu plaza >> Ayala >> Urkixo zumarkalea >> Iparragirre >> Moyua plaza >> ohiko ibilbideak.

 

Garbiketa

Olentzeroren etorrerak Bilboko Udaleko Garbiketa Zerbitzuarentzat lan handiagoa dakar. Zerbitzuko langileak uriko kaleak behar bezala egoten saiatuko dira; hori desfilearen aurretik eta behin desfilea amaituta ere. Horretarako Obra eta Zerbitzuen Sailak garbiketarako operatibo berezia prestatu du. Lau ekortzeko makina, hamar langile eta bilketarako kamioi bat arituko dira desfilearen kaleak garbitzen.