9 milioi euro inguru utzi ditu loteriak Bilbon

uriola.eus 2014ko abe. 23a, 09:06

Argazkia: Efe

Indautxu plazako Ormaechea loteria administrazioak saldutako Espainiako Gabonetako Loteria Nazionaleko 4. zenbaki sarituak 9 milioi euro utzi ditu Bilboaldean.

7.617 zenbakia goiztiarra izan zen atzoko zozketan. Laugarren sarietako bat izan zen eta Espainia osoan oso banatua izan bazen ere, Bilboaldean, 9 milioi euro inguru utzi ditu. Bilboko 1. loteria administrazioan saldutako zenbakia da, Indautxuko Ormaechea saltoki ezagunean.

Ormaechean 7.617 zenbakiaren 45 serie saldu dituzte (450 dezimo), horietako erdiak inguru Zamudioko Parke Teknologikora joan dira, Air Liquid enpresako langileek eskuratu dituzte.