Ekintza horren bidez, "EAEn gizarte laguntzen jasotzaileak publikoki, mediatikoki eta polizialki jazarriz, Lanbideko bulegoetako murrizketak, praktika okerrak, kaosa eta eguneroko nahaste-borrastea justifikatzen" ari direla salatu dute.
Era berean "milaka familiak bizi duten errealitatetik urrun dauden aurrekontuak onartzea" gaitzetsi dute; gogora ekarrriz, pobreziak %42ko gorakada izan duela EAEn krisi ekonomikoa hasi zenetik. Egun, EAEko gizartearen %45,3a, ia milioi bat lagun, hile bukaerarara heltzeko zailtasunak dituztela eta 360.000 pertsonak, gizartearen %18,6ak, era bateko edo besteko pobrezia bizi duela plazaratu dute.
Egoera honen aurrean, gizarteak bizi duen larrialdi egoerari erantzungo dien aurrekontuak ez onartzea salatu dute. Gizarte laguntzetara diru "gutxiegi" bideratzen dela eta "beste urte batez, diru partida uda garaia agortuko" dela aurreratu dute.