Telelaguntzako langileek Jaurlaritzak pribatizazioari ateak ireki izana salatu dute

LAB-ELA-UGT 2014ko abe. 30a, 09:55

LAB, ELA eta UGT sindikatuek Telelaguntza zerbitzuan Jaurlaritzak hartutako jarrera salatu zuten atzo Bilbon. Jaurlaritza EAEko telelaguntza zerbitzuaren titularra izatera pasa da eta kudeaketa UTE GSR-Televida enpresari egokitu dio. Aldaketa honekin langileen lan baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea kalteturik ateratzen direla salatzera atera ziren atzo kalera Telelaguntzako langileak.

Telelaguntza borrokan - LAB, ELA eta UGTren irakurketa

Titulartasun eta esleipen aldaketarekin batera zerbitzuaren kostua merkatu da, eta horrek kalte egin dio zerbitzuaren kalitateari, lan arloari zein laguntza berari ere. Lan bera egiteagatik hiru soldata maila sortu izanak eta langile eta erabiltzaile kopuruaren araberako ratioak ez izatea horren adibide argiak dira.

Lehengo telelaguntzako zerbitzuek eskaintzen dituzten prestazioak batu izana Eusko Jaurlaritzak aitzakia gisa erabili du zerbitzuen homologazioa azpitik egiteko.

Zerbitzua betetzeko kontratatu den langileen portzentajea 2011ko uztailetik egon den erabiltzaileen hazkundea baino askoz ere txikiagoa izan da. Egoera horrek eragin du lan zama nabarmenki handitu dela eta Bizkaiko erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea urritu dela.

Honen bidez, enpresa pribatu baten gastuak murriztu eta irabaziak handitu nahi izan dituzte. Jokabide hau ohikoa bihurtu da pribatizatzen diren eta merkantilizatzen diren Gizarte Zerbitzuen kudeaketan.

Lehen aipatu dugunaren adibide argia Bizkaiko Telelaguntzako zerbitzuan, 2011ko uztailaren bata arte, 87 lagun egiten zuten lan, 13.000 erabiltzaileez arduratzeko; gaur egun, 120 langile ditugu EAEko hiru probintzietako 33.000 erabiltzaileez arduratzeko. Honez gain, azpimarratu, zerbitzua 6,5 milioi eurorengatik esleitu dutela urte baterako. Aipatu dirutza ez dute erabiliko sor zitekeen enplegu guztia sortzeko, ez eta langile guztien lan baldintzak berdintzeko eta hobetzeko ere. Gogora dezagun, hauen soldata 2011. urteaz geroztik izoztua dagoen bitartean, enpresa irabazi ederra pilatzen ari dela diru publiko horrekin.

Orain arte aipatu duguna azal daiteke ere, telelaguntzako langileok eskaintzen dugun zerbitzuari dagokion eta guztion eskubide eta betebehar berdinak arautuko dizkigun hitzarmenik ez izatean. Honen harira, Eusko Jaurlaritzarengana jo dugun arren, ezezko erantzuna jaso dugu.

 

 

LAB-ELA-UGT