Gabonetako erosketak eta ospakizunak direla- eta, Urian zirkulazio handiagoa izaten da eta leku batzuetan, batez ere uriko sarrera-irteeretan auto-pilaketak izaten dira, baita merkataritza-aldeetan ere. Alkohola batzuk ez da bateragarriak gidatzearekin. Jaiak direla- eta garraio publikoa erabiltzea komenigarri da, hain zuzen, inoiz baino arrazoi handiagoaz. Dei hau adingabekoei ere luzatu behar zaie. Adingabekoak izanez gero, gainera, gurasoen kontrola oso garrantzitsua da.
Gabon Zahar gauean ohikoa denez, Bilbobusen azken zerbitzuak 20:30ean abiatuko dira hasierako geralekutik.
Urtarrilaren 1ean, 01:00etatik aurrera, Gautxori zerbitzuko lehen autobusak hasiko dira zerbitzua ematen. Eguneko lehen zerbitzuak 09:00etan hasiko dira.
Ibilbideei, ordutegiei, ekitaldiei eta Gautxorirekin zerikusia duen informazio erabilgarri guztia helbide hauetan dago nahi duenak kontsultatzeko: www.bilbao.net/bilbobus eta www.gautxori.biz. Informazioa gaztelaniaz eta euskaraz dago. Gainera, badira twitter eta Facebook gizarte-sareetarako estekak ere, erabiltzaileek eguneko 24 orduetan konektatu ahal izateko.
Metroa
Abenduaren 31ko gauean (Gabon Zaharra) Metro Bilbaok zerbitzu berezia emango du, ordutegiak Gabonetako jaietara egokituz.
Kontsultatu ordutegia hemen