Gaua kalean igarotzen duten aterpe bako pertsonei laguntzeko herritarren lankidetza eskatu du Udalak

uriola.eus 2015ko urt. 2a, 09:40

Muturreko hotza pairatzen ari garen egun hauetan eta hurrengo egunetarako aurreikusten diren tenperatura baxuen aurrean, Udalak herritarren laguntza eskatu du.

Kalean gaua igarotzen duten aterpe bako pertsonaren bat ikusiko balute, Udaltzaingoarekin harremanetan jar daitezela 092 edo 112 telefonoetara deituta, egoeraren berri emateko, eskatu die Udalak bilbotarrei.

Honela, Bilboko Udalak pertsona hauei, "urian zehar banatutako aterpetxeetan eskaintzen diren alternatiba desberdinak ahalbidetzeko aukera izango dute".