Martxoaren 7an abiatu zuten bira Durangoko Plateruenan eta gaur, amaiera izango du Bilbon. Santana 27 aretoko ateak 22:30ean irekiko dira eta 'Noche magica del deseo' kontzertua 24:00etan abiatuko da. Talde bilbotarraren musikarekin gozatu eta gero, 02:30ean, 2 Mary DJs (Borja Crespo & Koldo Serra) eta DZ (Zigor Esne Biltza) DJ-ek giroa alaituko dute.
Sarrerak 20€ eta 24€ bitartean eskuratu daitezke Alde Zaharreko Sandy dendan edota www.codetickets.com web gunean.