Egun hauetan urian zirkulazio handiagoa izaten da eta leku batzuetan, batez ere uriko sarrera-irteeretan auto-pilaketak izaten dira, baita merkataritza-aldeetan ere.
Honela, Bilboko Udaltzaingoak kontrola eta zaintza areagotzea erabaki du, bereziki zirkulazio gehieneko lekuetan, errepidean istripuak izateko arrisku faktore handienetako bati –honexeri lotuta daude istripuan hildakoen %30 inguru– aurre egiteko asmoz.
Abian jarri diren 13 kontroletan 221 froba egin ziren (209 alkoholemia-proba eta 12 droga-proba), eta horietako 6k emaitza positiboa eman zuten alkoholemian (guztizko kopuruaren %3,83). Bi kasutan, emaitza penala izan zen.
Era berean, zigortutako 6 pertsonetatik 4 (%66,7) gizonak ziren eta 2 (%33,3) emakumeak, eta adinari erreparatuz gero, emaitzak hauexek izan ziren: 20 urtetik beherako 1, 20-30 urte tarteko 2, 30-40 urte tarteko 1, 40-50 urte tarteko 1 eta 60-70 urte tarteko 1.