Aurreko urrian Euskal Herriak bidelagun gaitu kanpaina aurkeztu genuen Leitzan, eta ordutik, Euskal Herriko errepresioaren aurpegi ezberdinak lantzen egon gara, nola epaiketa politikoak, dispertsioa, edo preso gaixoen egoera. Iniziatiba honetan, pasa den azaroaren 28an, hileko azken ostiraletan Euskal Herriko hiri eta herri gehienetan egin bezala, Euskal Preso Politikoen dispertsioaren amaiera exijitzeko kontzentrazioak egin genituen, duela 25 urte baino gehiagotik ezarria dena nahiz eta Euskal Herrian azkeneko garaian gatazka konpontzeko ematen ari diren pausoak emanda.
Ondo dakigu, Euskal Preso Politikoen egoera aldatzeko, Estatu Espainola eta Frantsesa mugitzeko modu bakarra aktibazio eta mobilizazio herritarra dela. Horregatik, guk ere martxa egingo dugu zuekin batera urtarrilaren 10ean. Zuen borrokaren garrantzia ulertzen dugu eta gure egiten dugu. Horregatik, data seinalatu honetan, aurreko urteetan egin bezala zuen bidelagun izango gara Bilboko kaleetatik eta Euskal Preso Politiko guztien etxeratzea exijituko dugu.
Orain inoiz baino gehiago presoen eskubideen aldeko borroka indartzen jarraitu behar da, kartzeletan preso bat dagoen bitartean ez baitgara gu libre izango.Manifestazio hau urte osoan zehar egin beharreko lanaren bultzada izan beharko da, Euskal Herriarekiko elkartasun komiteok konpromizu hau gure egiten dugu. Horrez gain, Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren gaineko konpromisoa ere indartuko dugu, milaka euskal herritarrek konpromezuaren bidez borroka hau bizirik mantendu duten bezala. Euskal Herriak ez du inoiz bide hau bakarrik egingo! Zuen bidelagun izango gara, borrokan!
Urtarrilaren 10ean denak Bilbora!
Euskal Preso eta Iheslariak Etxera! Kalera!
Gora Euskal Herria Askatuta!
Gora borroka Internazionalista!
Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista