Euskarazko arte eszenikoak bultzatu, euskal sortzaile berriei bidea egin eta jendaurrean aurkez daitezkeen lanak sortzen laguntzea du xede bihar, urtarrilak 8, AEK-k aurkeztuko duen Korrika Kulturalak. Hitzordu bikoitza izango da.
Batetik, prentsaurrekoa Donostia 2016 egoitzan (Easo kalea, Donostia) izango da, 12.00etan. Programazio nazionelako hainbat ekitaldiren laginak ikusi ahal izango dira; Korrikaren app-a eta beste hainbat konturen berri ere emango dute.
Bestetik, 19:30ean, Kulturalaren aurkezpena egingo dute, baina, gizarte, politika eta kultur eragileei zuzenduta.