Esparru publikoa okupatuko dute datozen egunetan Madariaga etorbidean eta Zorrozgoitibidean

uriola.eus 2015ko urt. 8a, 09:39

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihartik hasita eta urtarrilaren 16ra bitartean, kalea tarteka itxi eta aparkalekuak zein espaloiak okupatuko dira Zorrozgoitibidean. Gainera, biharko egunean, gaueko ordutegian, lanak egongo dira Madariaga etorbidean.

Bihartik, urtarrilaren 9tik, hilaren 16ra bitartean, gutxi gorabehera, kalea tarteka itxi eta espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Zorrozgoitibidean, 1. eta 9. zenbakien artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Era berean, bihar, urtarrilak 9, 07:30etatik 23:30etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazio-errei bat okupatuko da Madariaga etorbideko 13. zenbakiaren eta Rafaela Ybarra kaleko 25. zenbakiaren artean; eguraldiak horretarako aukera ematen badu.

Bide publikoaren okupazioa, San Sebastian klinika egon zen orubean etxebizitzak eraikitzeko egin beharreko hormigoitze-lanek eragin dute.