Programazino esperimentala eta ausarta IV. Pantalla Fantasman

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 19a, 09:25

Urtarrilaren 19tik 24ra arte Pantalla Fantasma jaialdiaren 4. edizinoa izango da Bilbon, programazino esperimentala eta ausarta sustatzen dauen erakustaldia. Atal Ofizialean 11 film lehiatuko dira eta horrezaz gan, Canódromo Abandonado taldeak eskainiko dauen bideo tailerra nabarmentzen dira egitarauan.

Urtero egiten dan ikusentzunezko erakustaldia da Pantalla Fantasma, programazino esperimentala, muturrekoa, arraroa edo ez-ohikoa sustatzen dauena. Ikusentzunezkoen gitxieneko iraupena 40 minutukoa izatea nahitaezkoa da. Gaur aroan, ikusentzunezkoen munduan galdera deserosoak eta dudak sortarazo leikiezanak proponidutea da asmoa, ohiko zinema-aretoen zirkuituetatik kanpoko zein bideoarte arloan be sartzen ez diran filmak ikustarazotea.

Dobaneko sarrereagaz, hitzordua Bilboko Puerta aretoan (Zabalbide, 17) izango da.

 

Osorik irakurri