Hilabete osoan zehar, igandero, 19:00etan, hainbat film eskainiko dituzte Kabiako "zine areto txikian". Aurreko hilabetean, Euskal Herrian ekoiztutako 'Zohardia' lana ikusteko aukera egon zen bertan, eta oraingoan, nazioarteko zinemak hartuko du garrantzia. Ekimen honen bitartez, KABItb-ren proposamena, munduan zehar izandako askapen borroken gaineko zinemaldia eskaintzea da, "burutzen ari garen Europaren gaineko ekimeni jarraipena emanez".
Egitaraua
- Urtarrilak 11: 'Capitanes de abril'. Klabelinen iraultzaren inguruko filmea.
- Urtarrilak 18: `La batalla de Argel'.
- Urtarrilak 25: 'El Americano impasible'. Indotxinako giro politiko eta soziala 50. hamarkadan.
- Otsailak 1: 'Z'.