Bienalean ONCEren laguntza jasotzen duten eta Arte Eszenikoen Amateur Max saria jaso zuten zortzi antzerki taldek hartuko dute parte. Guztira 110 aktore izango dira eta haietatik erdiak itsuak edo ikusmen urritasunen bat dute.
Bilboko antzokitaz gain Bizkaia mailan ere ariko dira Basauri (Social Antzokia), Barakaldo (Barakaldo Antzokia), Leioa (Auditorium Kultur Leioa), eta Santurtzin (Serantes Antzokia). Gipuzkoan Donostian (Victoria Eugenia Antzokia), Eibar (Coliseo Antzokia) eta Irunen (Amaia K. Z.). Eta Araban Gasteizen (Printzipal Antzokia).
Honako taldeek hartuko dute parte Ourenseko Muxicas, Palma Mallorcako Sa Boira; Madrilgo La Luciernaga; Kadizeko Orozu; Albaceteko La Ruina; A Coruñako Valacar; Bartzelonako Sarau; eta Donostiako Oroimenak.
Basilio San Gabriel, ONCE Euskadiko lurralde ordezakariak adierazu duenez “itsuen ardura handienetariko bat, kulturara, eta zehatzago antzerkira iritsi ahal izatea izan da beti. Ardura horren babespean orain 30 bat urte ikusmen desgaitasuna zuten aktorez osatutako antzerki taldeak sortu ziren kultura zabaltzeko asmoz eta antzerkia taularatzearekin batera modu intentsoan bizitzeko ere”.
“Pertsona hauen bizitzarako osagarri garrantzitsua da- esan du Reyes Lluch, Bienalaren zuzendaria eta Kultura eta Braille Sustapenerako saileko Buruak-, batetik kulturara gerturatzen dituztelako eta bestetik mugikortasuna lantzen laguntzen dietelako, izan ere pertsona itsuentzako batetik bestera ibiltzea beti baita zaila”.
Sarrerak doan izango dira eta bai antzokietako lehiatilatan edo ONCEKo zentrotan jaso daitezke, beti ere eserlekuak bete arte. Publikoak edonola ere taldeko manifestazio artistiko handi bat ezagutzeko parada edukiko du, gainera egitaraua zabala da oso, lan garaikideak edota klasiko egokituak medio. Esteve Ferrer, Bienalaren Zuzendari artistikoaren ustetan “publikoak pertsonek interpretatutako lanak ikusteko aukera edukiko du, euren desgaitasunak alde batera utzirik”.