2015eko inauteriak

2015eko aratusteetako kartela bozkatzeko epea zabalik dago

uriola.eus 2015ko urt. 8a, 14:12

Bakalao burbuilak, 3181 Menendez Nuñez, Carnaval splash, Sardina voy a por ti, Con bigotes y a lo loco eta Tucan ra me suena dira 2015eko Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketaren finalistak. Haien artean aukeratuko da Bilboko Aratusteetako irudi nagusia. 2015ko Aratusteak otsailaren 12tik 17ra ospatuko dira.

Finalistak Itziar Urtasunek, Jai Batzordearen presidenteak eta Bilboko Udaleko Jai sailaren zinegotziak, Pilar Muerzak, Jai Batzordearen ordezkari politikoak, Aitziber Ibaibarriagak ehBilduko Zinegotziak, Bilboko Konpartsen ordezkari batek, Ana Fernandez ROS agentziako arte zuzendariak  eta Mikel Bilbao, txistularia eta 2012an Zaranbolas, aukeratu dute.

Aurtengo edizioan 78 kartel aurkeztu dira lehiaketan. Proposamenak ez dira Bilbokoak soilik izan. Halere, ohikoa denez, Bilbo izan da batez ere lanen jatorria.

Sei kartel finalistak Terminus eraikinean eta Udalaren web orrian (www.bilbao.net) jarriko dira ikusgai urtarrilaren 12tik 16ra bitartean.

Web orriaren bidez (bilbao.net) botoa ematen dutenek NAN zenbakia eman beharko dute botaketa prozesua hobetu nahian.

Bilbotarrek zuzenean eman ahal izango dute botoa Terminus eraikinean bertan, Udalaren web orriaren bidez, lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bidez eta Bilboko Jaietako sailaren Facebook-aren bidez. Honez gain, epaimahaiak ere bere botaketa egingo du. Egileak 2.000 euroko saria irabaziko du.

Aurten komunikabide laguntzaile hauen bitartez egin daitezke botaketak: DEIA, GARA eta EL CORREO egunkarietan euren web orrialdeen bidez, QUE NERVION doako egunkarian, SER Bilbao, Eitb, ONDA VASCA, ONDA CERO, RADIO NERVION, BIZKAIA IRRATIA, RADIO POPULAR irratietan; TELEBILBAO, TELE 7, Bilbao 24 horas webgunean, eta Bilboko Aratusteen Facebok-aren bidez.

Kartel irabazlea urtarrilaren 19tik 23ra jakinaraziko da. Hauek dira sei lanak: