Euskararen Etxea, Deustualdea
Sabeletik mundura egitasmoko buruak haurtxoen inguruko hitzaldia eskainiko digu, “Sabeletik euskaraz zaintzen ikasten” izenburupean. Honetan, haurtxoaren elikadura, higienea – bainua eta pixoihalak-, eta haurtxo eta gurasoen beharrak bateratzeko eta lehen hilabeteak elkarrekin euskaraz gozatzen ikasteko gako praktikoak emango dizkigu.
Alde praktikoaz gain, euskaraz zein baliabide dauden ere azalduko ditu (aldizkariak, webguneak…).
Ohiko hitzaldi bat baino, helburua entzuleen parte hartzea sustatzea da, guraso izatera doazenen edo izan berri direnen beldur eta galderei erantzuna emango zaielako.
Haurdunalditik 2 urteko haurra dutenen bitartekoei zuzenduta dago.
Zer da Sabeletik mundura
Sabeletik Mundura gurasotasuna, hasi aurretik ere euskaraz bizitzeko aukera izateko helburua duen webgunea da. Informazioa, hitzaldiak, online hitzaldiak eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu, norberaren beharretara egokituz. Gurasotasun kontzientea, parte hartzailea eta parekidea sustatzen ditugu euskaraz.
Informazio gehiago: http://www.azkuefundazioa.eus/euskararen-etxea/jarduerak-eta-espazioak/jarduerak/jarduerak-agenda/hitzaldia-sabeletik-euskaraz-zaintzen-ikasten