Udaletxean Udaltzaingoak daukan komisaldegian zaharberritzeko lanak egingo dira, espazioa handitu eta herritarrei eskainitako arreta hobetzeko. Hala, hurrengo astelehenetik, urtarrilaren 12tik aurrera, lanak hasiko dira. Horien bitartez, ia 150 m2 gehiago izango ditu -oraingo 310 m2ko azaleraren ordez 458 m2 edukiko ditu- horrela berrantolatzeko asmoz:
• Jendaurreko Arretarako Gunea: itxarongela eta eginbideetarako bulegoak izango ditu. Hala, salaketak Udaletxeko Komisaldegi berrian aurkeztu ahal izango dira, herritarren arreta hobetuta.
Gauzak horrela, Kolon Larreategi, 3 helbidean dagoen Udaltzaingoaren Herritarren Arretarako Bulegoaren erabilerak Udaletxeko Komisaria berrian sartuko dira eta bere zerbitzuak beste udal bulegoetatik gertuago egongo dira, espazio hori beste erabilera batzuetarako utzita.
Zirkulazioko salaketak eta isunak, herritarren segurtasun eta bizikidetzari buruzko informazioa, kontsultarako tramiteak edo kexa zein iradokizunen aurkezpenak udaletxean tramitatuko dira eta gaur egun dagoen sarrera eta sartzeko kontrol bera izango ditu.
• Emakumezkoen eta gizonezkoen aldagelak, ehun lagun barne hartzen dituztenak, biltegiarekin eta atsedenerako gunearekin batera. Halaber, instalazioak zabaltzeari esker, %43ko proportzioan handituko da komisaldegian lan egingo duten udaltzainen kopurua, zehatz-mehatz, orain 70 dira eta amaitutakoan, berriz, 100.
• Udaltzainen bulegoak: bulegoak, batzar-gelak, ekipamenduak, etab.
Zaharberritzeari esker, beste arlo batzuetan ere hobekuntzak emango dira; instalazio elektriko eta sarrerako kontrol berriak egongo dira. Girotzeko sistemaren bitartez ez da berogailua 24 orduz piztuta eduki behar izango eta aurrezki energetiko zein ekonomikoa ekarriko du.
Segurtasuna bermatzea eta zerbitzuei eustea
Obrak hasitakoan, komisaldegia itxita egon beharko da horiek amaitu arte; aurreikusitakoaren arabera, 2015eko azken hiruhilekora arte. Hala, bien bitartean, salaketen bilketa eta jendaurreko arreta Herritarren Arretarako Udaltzaingoaren Bulegoan eskainiko dira (Colon Larreategi, 3).
Bestetik, lanek iraun bitartean, udaltzainek Miribillako Komisaldegi Zentraleko instalazioak erabiliko dituzte; baina ingurune horretan segurtasuneko patruilen hedapena lehengoaren modukoa izango da. Hala, komisaldegiari atxikitako auzoetan (Deustu, San Ignazio, Arangoiti, Matiko, Uribarri, Castaños eta Zazpi Kaleak) zaintza-lanak bermatuta egongo dira.